BIGA 1 (EUSKERA)

BIGA 1 (EUSKERA)

BENETAN IDENTIFIKATU GABEKO ANIMALIA

CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN

10,00 €
IVA incluido
Editorial:
ASTIBERRI
Año de edición:
2020
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-17575-85-4
Páginas:
64
Encuadernación:
Rústica

Eskolara berriz! “Animalia” lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren botere eta ahalmen ikaragarriez, haiei esker bihurtu baita Biga eskolako patioko izarra, eta bide batez gorengo maila kendu baitio Leoi kameleoiari? Biga "benetan identifikatu gabeko animalia" da, eta txundituta uzten ditu denak, hunkituta eta liluratuta haren fantasiaz eta berezitasunaz. Eta, azken batean, adiskide handi bat besterik ez balitz? Heroi txiki berri bat, jatorra eta atsegina.


Gidoiak bi orrialdeko abenturatan egituratuta daude, eta modu xaloan lantzen ditu gai garrantzitsuak: desberdintasuna, bullyinga edo adiskidetasuna. Umorea, jakina, funtsezkoa da eta nonahi ageri da Vincent Cautek samurtasun grafiko handiz marrazten dituen kontakizun hauetan. Horrez gainera, albumaren amaieran irakurleak orri bikoitz bat aurkituko du Bigarekin eta bere adiskideekin jolasteko. Sail hau Ariol arrakastatsuaren editoreek argitaratu dute Frantzian, eta 40.000 aletik gora saldu ditu.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • BIGA 5 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! Romain Pujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Eguneroko abentura xelebreak biziko ditu berriz ere Bigak, eta abentura bakoitzean, aparta eta bakarra egiten duen txinparta hori azalduko zaigu. Ez dira soilik bere botereak, luzatzeko edo hegan egiteko ahalmen horiek, bere nortasuna ere bada, eskuzabala ...
    En stock

    11,00 €

  • BIGA 4 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Batzuetan, Bigak halako gogoa izaten du gauzak ondo atera daitezen, non mundu guztia nahasten duen. Posible al da hanka sartzea lagun ona izan nahian? Saileko 4. liburuki honek argi uzten du Bigak, lagun gozozale, dorpe, eskuzabal eta bihurri honek horixe egiten duela. Aurreko liburukietan susmatutako moduan, Artile maiteminduta ago. Rosi flamenkoa ikusten duenean, lotsagorritu...
    Disponible en 2 semanas

    10,00 €

  • BIGA 3 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...
    Disponible en 2 semanas

    10,00 €

  • BIGA 2 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Banbu, lagunik handiena; Kara, mireslea; Kyle, abusoia... Biga, Animalien Lehen Hezkuntzako ikasle berria, eta bere mundua topatu ditugu Benetan identifikatu gabeko animalia alean (Astiberri, 2020). Eta gag berriak datoz bigarren abentura-liburukian; ale honek azal gorria dauka, Monstrofunen gutunak bezala, eta honetan ere orri bikoitza dator azkenean jolasekin. Haur berezi hau...
    No disponible

    10,00 €