GIZON BARREGARRIAK

GIZON BARREGARRIAK

AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN

19,00 €
IVA incluido
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2024
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-1360-318-6
Páginas:
188
Encuadernación:
Rústica
19,00 €
IVA incluido

Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobelak hainbat adar ditu: zahartzaroaren eta maskulinotasunaren gaineko gogoetak, garai bateko ideal eta helburuen zimeltzea, baita gaztetasunaren gorazarrea ere, gizon barrega-rriek adinako protagonismoa baitu Maria Mendizabal Antropologiako ikasle gazte eta distiratsuak, zeina uniformedunen usainei buruzko doktore-tesia egiten ari den. Idazkera bihurri ederra eta tramaren katramila uste-kabekoak elkartzen ditu Agirrek literaturaren ospatze gisa gozatzen den nobela harrigarri, dotore bezain ironiko honetan.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • SOLTEROEN DANTZALEKUAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Gaztetan, Deustuko Unibertsitateko ikaslea zela, ikerketa bat egiten ibili zen nobelako protagonista, baserritarrak joan ohi diren diskoteketan ze ohitura zeuden eta horrek maiorazkoak mutilzahar geratzearekin zerikusirik ba ote zuen. Aldi berean, frankismoari kontra egiteko, Erakundean ere sartu zen, harik eta, atxiloaldi batean jasotako pasadaren ondoren, borroka-gogoak joan ...
    Disponible en 2 semanas

    20,00 €

  • DISTIRA ETA ALDERANTZIA
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Parisen gaude, 1920ko hamarkadan. Euskal Herriko baserri batetik heldu eta argazkilari bihurtu den Maria Garrastazuk, Luxenburgo parketik bere eguneroko itzulia ematen ari dela, neskato galdu bat topatuko du, zuberotarrez hitz egiten duen neskatxa bat bere amari deika eta negarrrez, eta honen ama topatu nahian emango dituzte hurrengo egun eta asteak. Bilaketa honetan, besteak b...
    Disponible en 2 semanas

    10,75 €