Azkenean ere gure superheroi gustokoena euskaraz! Zenbaki guztiak gainera; 9.eraino iritsi gara iadanik!!! Maltzur doktore gaiztoak gure superheroi dotorea patata bihurtu du. Baina ez da konturatu nahiz eta orain tuberkulu bat izan bere superbotereak mantenduko dituela gaiztakeriaren kontra borrokatzeko.
Letra larrian ari diren lehen irakurleentzako sail bikaina da, guztiak harrapatzen dituena
Reseña de la librería
Maltzur doktore gaiztoak Supermax, ilerik apainena duen justiziaren defendatzailea, patata bihurtu du. Eta, hori gutxi balitz, aurre egiten dion edonor patata bihurtzeko mehatxu egin du. Maltzur doktoreak ez daki, ordea, Supermax, orain patata bat den arren, ez dela tuberkulu soila. Superpatata da.
Reseña de la editorial