Gaur, Kaltzaren urtebetetzea da, baita Ttanttorena ere. Ez, ez, zer diot ba nik. Brinkoren urtebetetzea da. Baita Txasena ere! Inor ez da gogoratzen besteen urtebetetzea ere badela egun horretan, eta beren opariaren zain daude, poz-pozik. Baina ez zaie oparirik iritsi, denek espero zutelako oparia jasotzea, eta ez ematea. Ospatu al daiteke urtebetetzerik oparirik gabe? Haizea laguntzera etorriko zaie lau lagun min hauei.
Reseña de la editorial