WALUK  EUSK

WALUK EUSK

MIRALLES, ANA / RUIZ, EMILIO

15,00 €
IVA incluido
Editorial:
ASTIBERRI
Año de edición:
2017
Materia
Cómic
ISBN:
978-84-16880-38-6
Páginas:
56
Encuadernación:
Cartoné
15,00 €
IVA incluido

Waluk ama galtzen duen hartzatxoaren istorioa da. Hartz zahar, marmarti eta begibakar bat ezagutuko du eta honek Poloan bizirauten erakutsiko dio. Arrantzan eta ehizan egiten ikasiko du eta bereziki, gizakiaz mesfidatzen. Baina zer jan izoztutako tundran ehizatzerik eta arrantzatzerik ez dagoenean? Nola bizi? Esquimok Waluk hegoaldera eramango du, hirialdera, gizakiek hondakinak botatzen dituzten zabortegira. Gizakiaren krudeltasuna, ingurumenaren hondamena edo adiskidetasuna bezalako gai garrantzitsuak lantzen dituen alegia ederra da.

Reseña de la librería

Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek.

Bizirauteko borrokan ari diren bi hartz zuri, pertsonen modura hitz egiteko eta hunkitzeko gauza diren bi hartz zuri baliatu dituzte Ana Mirallesek (hiru hamarkada luzeko eskarmentua duen marrazkilaria eta nazioartean zenbait komiki argitaratu dituena) eta Emilio Ruizek (alor desberdinetako gidoigile ezaguna) espezie horrek dituen arazoez, ingurunearen egungo arazoez eta gizkiak animalia horien etorkizunean duen eraginaz gogoeta egiteko.

Horiek guztiak eta gehiago azaleratu dizkigute bi sortzaileek, Waluk gabeziez ere mintzo baita; agertzen digu nola izaki orok, adina edozein delarik ere, sekula ez duen erabateko autonomia, nola bizitzaren garai bakoitzean ezinen eta ahalen arteko oreka aldakora dagoen. Ana Mirallesentzat erronka grafiko nabarmena izan da hartzei giza-eiteak eta itxurak ematea. Txantxetan ibili ohi ziren hasieran, erraz-erraza izango zelakoan Artikoan hartz zuriei buruzko istorio bat marraztea, baina bazterrean geratu ziren aurreiritzi horiek bere paletan zabaltzen ari ziren koloreak ikusita. Kolore askotako mundu txundigarri bat azken emaitza; ohian tropikal beti berdea eta antzeko beste toki paradigmatikoen zerrenda zabaltzen duen mundua.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • AVA
    MIRALLES, ANA / RUIZ, EMILIO
    En 1954, la estrella de cine Ava Gardner está en la cima de su carrera y acaba de estrenar una de sus obras cumbre: 'La condesa descalza'. Esta historia transcurre durante la promoción de la película en Sudamérica. Al aterrizar en Río de Janeiro, se encuentran con un país apasionado por el cine que está de luto por el reciente suicidio de su presidente, Getúlio Vargas. ...
    En stock

    25,00 €

  • WÁLUK. LA GRAN TRAVESÍA
    MIRALLES, ANA / RUIZ, EMILIO
    Wáluk y Esquimo son dos osos inseparables. Wáluk es muy joven y Esquimo es muy viejo. Entre los dos han encontrado una forma de sobrevivir en un entorno extremadamente hostil que consiste en unir la agilidad de uno con la experiencia del otro. Esquimo decide que tienen que ir más al norte en busca de mejores lugares de caza. Para ello deben cruzar el mar. Wáluk descubre que...
    Disponible en 2 semanas

    16,00 €