ZORTZIGARREN HIRIA

ZORTZIGARREN HIRIA

LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL

16,00 €
IVA incluido
Editorial:
TXALAPARTA
Año de edición:
2024
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-10246-05-8
Páginas:
156
Encuadernación:
Otros
16,00 €
IVA incluido

Zortzigarren Hiria aintzat hartzen hasi da Eleder, eta horrek ez dauka atzera bueltarik, onerako zein txarrerako. Baina, nor ote Eleder hura? Historiak ahaztu duen berba aldakorren poeta, kobazulo mistikoko ziberprofeta, hiriaren bihotzaren irakurle eta interpretea, ondoriorik gabeko iraultza txikien itsasargia, pazientzia handiaren jazarlea, zazpi goseteen garailea, Barrio Altoko parkeko zuhaitzik zabalenaren gerizpeko predikaria... Finean, bere hitzaren bidez argikundea hedatu nahi duen abere hutsa. Bitartean, auzo ahaztuan zerbait prestatzeari ekin diote: auzokide berriak iritsi dira, geratzeko asmoz eta auzoari bizia emateko borondate osoz, eta ez Zortzigarren Hiriko denen gusturako. Eleberri hau Simun Palsu fikziozko idazlearen trilogiako pieza bat da, gure eskuetara iristen den bigarrena, Esan gabe doa eleberriaren atzetik. Asel Luzarragak ohi duen umorea inoiz baino gehiago zukutuz, Sakau herrialdean iraultza piztu aurreko garaira garamatza, elkartzera kondenatuta dauden bi istorio tartekatuz.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ESAN GABE DOA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Hamar urte dira Sakau herrialdea desagertu eta Askayala sortu zela, herri askeen federazioa. Tentsioa, ordea, ez da aienatu, bizi-bizi baitago nazioarteko aliantza baten inbasioaren mehatxua. Ohi denez, balizko gerraren lehen frontea informazioa da, eta asko dago jokoan. Egoera horretan, Lorek eta Fabik euren egunerokotasun berriari aurre egin behar diote, kontraesanen, gaizki ...
    Disponible en 10 días

    18,90 €

  • KATUAK JANDAKOA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Iraultza eta Zigorrek jakin berri dute Ondarraten azken urteotan mihirik gabe jaiotako bi ume daudela. Harridurak eta jakin-minak bultzatu ditu ikertu eta eskolarako lan bat egitera. Horretarako, Bilbon bizi den aditu batekin egingo dute hitzordua, San Tomas egunean. Berehala jabetuko dira ematen duena baino korapilatsuagoa eta arriskutsuagoa dela gaia. Gizaki otzanak eta esane...
    Disponible en 2 semanas

    13,75 €

  • UZTA GARAIA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiek urtero herrira mahatsa biltzera joaten diren sasoikakoen kanpamenduan ezagutuko dute Baazima, ezkutuan. Beren eskuen lanaren indarra baino ez duten gizon desjabetuen artean, neska gaztea ezagutzeak umetako xalotasuna galaraziko die. Baazima ez da bere gorputzaren jabe ere. Gure artean ere, ikusi ez arren, ehunka desjabetu bizi dira. Gizarte...
    Disponible en 10 días

    13,75 €

  • MALTHUSEN EZINEGONA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta gozagarria, izatez, baina badira lasai egon ezin direnak ere: horien artean Malthus, bizitza eroso horrekin deseroso, barruan borborka sumatzen duen botere-n...
    Disponible en 2 semanas

    20,20 €

  • BIOKLIK
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena...
    Disponible en 10 días

    25,00 €