Ametsek paperezko hegazkin bat egin du, eta irrikaz dago hegan ikusteko! Hegaldatu baino lehen, ordea, arrano bat agertu da eta esan dio hegazkina txikiegia dela. Beraz, Ametsek aldaketa batzuk egin dizkio. Orduan, hegazkin handiago hori aireratu aurretik, papagai bat tematu zaio dotoreagoa izan behar duela. Hegazti batek beste baten atzetik aholkuak eman ahala, Ametsen konfiantza birrindu egiten da... harik eta ustekabeko ahots batek lagundu eta azkenean hegazkina hegaldatzen duen arte. Soberako hitzik gabe eta ilustrazio xamurren bidez, Aireratzeko prest norbere buruarengan sinesteari buruzko istorio bat da, bai eta hauspoa emanen dizun lagun bat izatearen indarrari buruzkoa ere.
Reseña de la editorial