Ezuste desatsegin baten ondoren, Taylorrek ez daki norengana jo. Animalia guztiek uste dute berek dutela irtenbide onena. Oiloak horri buruz hitz egin nahi du, baina Taylorrek gogorik ez. Hartzak uste du Taylor haserretu egin beharko lukeela, baina mutikoa ados egon ez. Banan-banan, animaliek nola jokatu esaten diote Taylorri, eta banan-banan huts egiten dute kontsolamendua ematen. Orduan, untxia heldu da. Untxiak entzun eginen du, ez besterik? hain zuzen Taylorrek behar duen hori. Inguruan ditugun horiei nola lagundu eta haien mina nola arindu kontatzen digu istorio soil eta xarmant honek.
Reseña de la editorial